Eu | Es | En
Transbideak

Transmediaren inguruko ikerketa batek nola eragin dezake Korrika bezalako ekimen batean? Horixe da ba gure asmoa. Teoriatik praktikarako saltoa ematea 18. Korrika honetan eta horretarako, AEKrekin elkarlanean egingo dugu aurrera.

Hasiera fase honetan, bi hilabeteko tartean, orain arte egindakoaren errepasoan murgilduko gara eta egin den horren irakurketa zehatz batekin abiatuko dugu hausnarketa. Behin diagnostikoa amaituta, ideia fasean sartuko gara eta gure helburua Korrikaren transmedia aukerak identifikatzea eta horietan oinarrituta proposamenak gauzatzea izango da.

Email this to someoneShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedIn

Comments are closed.