Eu | Es | En
Transbideak

transmedia

image

Friday, October 11th, 2013

Korrika transmedia #Euskarabildua jardunaldian

Gaur Korrika-transmedia elkarlan proiektua aurkeztu da Euskarabildua jardunaldian. Multimedia produkzioaren gako komunikatibo eta teknologikoak aztertzeko burututako jardunaldian Korrikatrans bideoaren bidez azaldu da gure esperientzia. Eskerrik asko Argia gure proiektua zuekin partekatzeko aukera luzatzearren. Info + : www.euskarabildua.com

Thursday, September 26th, 2013

Korrika-transmedia protagonista master amaierako lanetan

Multimedia Komunikazio EHU/UPV-EITB unibertsitate masterraren edizio berri bat amaitu da gaur. Bertan, hainbat ikaslek Korrika-transmedia proiektua hartu dute ardatz master amaierako lanak burutzeko. Aurtengo Korrika 18n bizitako esperientziatik abiatu dira Ugaitz Alegria, Janire Diaz eta Naiara Uranga...

Wednesday, July 3rd, 2013

Korrika 18 UEUren Udako Ikastaroetan

Aurten, Transmedia kontakizunak. Komunikazio esperimentuak izeneko ikastaroa antolatu dugu UEUren baitako 41. Udako Ikastaroetarako. Eta bertan, beste hainbat proiektuz gain, Korrika-transmedia elkarlana ere aurkeztu dugu. Lotura honetan, ikastaro osorako sarbidea daukazu eta hauxe, berriz, Korrikaren aurkezpen bideoa:

Thursday, May 30th, 2013

Korrika 18 Ibercom 2013n

Edorta Arana Ibercom 2013 Nazioarteko Komunikazio Jardunaldian izan da Korrika 18 transmedia elkarlan proiektua aurkezten. Hauxe bertan erabilitako aurkezpena:

Page 2 of 10 1 2 3 4 5 6 7 10