Eu | Es | En
Transbideak
korrika18
tranxlan

Korrika, gertaera garrantzitsua da euskaltzaleontzat, batez ere Euskal Herrian, baina baita diasporan ere. Eta inplikazio emozionala oso handia da. Faktore horiek zein iadanik berezkoak dituen garapen lerroek, joko zelai emankorra osatzen dute, eta ondorioz, Korrikaren transbideak hamaika izan daitezke.

Korrikaren 18. edizioa transmedia kontzeptuaren betaurrekoak jantzita begiratu eta bide horretan, lan lerro eta proposamen berriak jorratzeko asmoz abiatu genuen Korrika-transmedia elkarlana. Hona, AEKrekin batera, transmedia garapenean emandako urratsak eta ibilbidean zehar plazaratutakoak.

TranXlan laborategi-lantegiak transmedia proiektu bat elkarlanean egitea izan zuen helburu. Esperimentaziorako eta ikaskuntzarako egoera sortu nahi izan zuen, ikus-entzunezko, multimediako eta interakzioko elkarlaneko proiektu baten bitartez.

Diziplina anitzeko hainbat lantalde sortu ziren eta taldeok 10 egunez bildu ziren irailean baterako proiektua sortu eta ekoizteko, betiere hainbat arlotako profesionalen laguntzarekin. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen harira aurkeztu zen tailerraren emaitza, jarduera gisa eta Nekrogune izeneko jarduera-egitarau paraleloaren barruan.