Gero eta gehiago dira, gure artean ere, transmedia ikuspegiarekin buruturiko proiektuak. Erakunde publikoek zein pribatuek, mugimendu sozialek zein norbanakoek aurrera ateratako kontakizun horietan, plataforma desberdinak erabiltzen dira, eta ekoizle eta erabiltzailearen arteko ohiko mugak hautsi egiten dira istorioari zabaltasun zein sakontasun berriak eskainiz. Transmedia jarrera horren erakusgarri izan nahi dute ikastaro honetan aipatuko diren adibideek; informazio, musika, jarduera politiko-sozial edota kulturaletik abiatuta. Aukera paregabea Euskal Herrian transmediatasunak egin duen bidea ezagutzeko.
Horregatik, “Transmedia kontakizunak. Komunikazio esperimentuak” ikastaroa antolatu dugu UEUrekin batera.