Eu | Es | En
Transbideak

Transmediaz mintzo diren bost sare sozial aukeratu ditugu dokumentazio hautaketa honetarako: Facebook, Twitter, Linkedin, Google+ eta Pinterest. Gehiago daude, eta gehiago egongo dira, baina jarraian datozenak dira guk dokumentatu eta nabarmendu ditugunak. Bestelako erreferentziaren bat ezagutzen baldin baduzue, bidaliguzue, eskertuko dugu.

transmedia-Facebook

Facebook sarean transmediaren inguruko profil pertsonalak, orrialdeak, taldeak… denetik aurki genezake. Taldeetan zentratu gara, horiek baitira informazioa partekatu eta eztabaidak sortzeko guneak. Hauek dira espainieraz edo ingelesez interesgarriak iruditu zaizkigunak:

Transmedia for Good Network taldea

Transmedia Ready taldea

Transmedia Spain taldea

Transmediasphere: events + courses + services taldea

transmedia-twitter

Twitter sarean @transbideak kontua daukagu. Bertan, zerrendak sortu ditugu transmediaren inguruko informazioa sailkatuta jasotzeko. Horrela, ekoizleak, ikertzaileak, jardunaldiak, proiektuak, tresnak edota orotariko informazioa jarraitzeko aukera sailkatua eskainiz:

Transmedia zerrenda

Transmedia education zerrenda

Transmedia event zerrenda

Transmedia producer zerrenda

Transmedia project zerrenda

Tools zerrenda

transmedia-linkedin

Linkedin sarean, Facebooken bezala, taldeak hartu ditugu ardatz. Kasu honetan, sare profesionala izaki, jarraian datozenek talde profesionalen bilduma osatzen dute:

MIP transmedia taldea

TEDx Transmedia taldea

Transmedia Immersive University taldea

Transmedia Madrid taldea

Transmedia Network taldea

Transmedia Next taldea

Transmedia Producers taldea

Transmedia Spain taldea

Transmedia Storytelling taldea

transmedia-googleplus

Google+ sarea ez da asko zabaldu den sarea baina gero eta gehiago da bertan argitaratzen dena. Horregatik, transmedia hitzarekin publikoki argitaratzen dena zer den ikustea ere interesgarria iruditu zaigu eta gainera, badago komunitate aktiboren bat ere, horra:

#transmedia Google+ sarean

Future of storytelling orrialdea

Future of storytelling komunitatea

Storytelling & transmedia komunitatea

Transmedia komunitatea

Transmedia storytelling komunitatea

transmedia-pinterest

Pinterest sare grafikoan hainbat errekurtso grafiko aurki daitezke. Bertan, transmedia hitza bilatuta aurkituko ditugu bai edukiak, bildumak zein erabiltzaileak. Horra:

#transmedia Pinterest sarean