Eu | Es | En
Transbideak

Jardunaldiak

image

Friday, October 11th, 2013

Korrika transmedia #Euskarabildua jardunaldian

Gaur Korrika-transmedia elkarlan proiektua aurkeztu da Euskarabildua jardunaldian. Multimedia produkzioaren gako komunikatibo eta teknologikoak aztertzeko burututako jardunaldian Korrikatrans bideoaren bidez azaldu da gure esperientzia. Eskerrik asko Argia gure proiektua zuekin partekatzeko aukera luzatzearren. Info + : www.euskarabildua.com

Wednesday, July 3rd, 2013

Korrika 18 UEUren Udako Ikastaroetan

Aurten, Transmedia kontakizunak. Komunikazio esperimentuak izeneko ikastaroa antolatu dugu UEUren baitako 41. Udako Ikastaroetarako. Eta bertan, beste hainbat proiektuz gain, Korrika-transmedia elkarlana ere aurkeztu dugu. Lotura honetan, ikastaro osorako sarbidea daukazu eta hauxe, berriz, Korrikaren aurkezpen bideoa:

Thursday, May 30th, 2013

Korrika 18 Ibercom 2013n

Edorta Arana Ibercom 2013 Nazioarteko Komunikazio Jardunaldian izan da Korrika 18 transmedia elkarlan proiektua aurkezten. Hauxe bertan erabilitako aurkezpena:

Tuesday, March 5th, 2013

Europako lehen crossmedia merkaturako izen-ematea ireki da

Europako lehen crossmedia  merkatura proiektuak bidaltzeko izen-ematea ireki dute. Merkatua datorren ekainaren 18-19an izango da Parisen Cross Video Days-en eskutik. Izena emateko epea: 2013ko apirilaren 11a.

Page 2 of 3 1 2 3