Eu | Es | En
Transbideak

aurkezpena

image

Tuesday, December 10th, 2013

Transmedia Literacy jardunaldia: Korrika 18 Bartzelonan

Gaur Bartzelonan burutu den Transmedia Literacy jardunaldian izan gara transmedia-korrika elkarlan proiektua aurkezten. Bertan, EHUko Edorta Aranak azaldu ditu proiektuaren nondik norakoak eta Katalunian bildutakoen artean, proiektua interesgarri suertatu delako inpresiorekin bueltatu gara etxera. Bestalde, egunak hainbat proiektu interesgarri ezagutzeko aukera ere eskaini du eta baita hausnarketa bat edo beste egiteko ere, laister izango dituzue

Friday, October 11th, 2013

Korrika transmedia #Euskarabildua jardunaldian

Gaur Korrika-transmedia elkarlan proiektua aurkeztu da Euskarabildua jardunaldian. Multimedia produkzioaren gako komunikatibo eta teknologikoak aztertzeko burututako jardunaldian Korrikatrans bideoaren bidez azaldu da gure esperientzia. Eskerrik asko Argia gure proiektua zuekin partekatzeko aukera luzatzearren. Info + : www.euskarabildua.com

Wednesday, July 3rd, 2013

Korrika 18 UEUren Udako Ikastaroetan

Aurten, Transmedia kontakizunak. Komunikazio esperimentuak izeneko ikastaroa antolatu dugu UEUren baitako 41. Udako Ikastaroetarako. Eta bertan, beste hainbat proiektuz gain, Korrika-transmedia elkarlana ere aurkeztu dugu. Lotura honetan, ikastaro osorako sarbidea daukazu eta hauxe, berriz, Korrikaren aurkezpen bideoa:

Thursday, May 30th, 2013

Korrika 18 Ibercom 2013n

Edorta Arana Ibercom 2013 Nazioarteko Komunikazio Jardunaldian izan da Korrika 18 transmedia elkarlan proiektua aurkezten. Hauxe bertan erabilitako aurkezpena:

Page 1 of 2 1 2