Thursday, September 26th, 2013
Multimedia Komunikazio EHU/UPV-EITB unibertsitate masterraren edizio berri bat amaitu da gaur. Bertan, hainbat ikaslek Korrika-transmedia proiektua hartu dute ardatz master amaierako lanak burutzeko. Aurtengo Korrika 18n bizitako esperientziatik abiatu dira Ugaitz Alegria, Janire Diaz eta Naiara Uranga beraien master amaierako lana osatzeko eta azterketa mamitsuak utzi dizkigute komunikazioaren erabilera, ardaztea eta aplikazioa aztergai hartuta. Horra
Wednesday, July 3rd, 2013
Aurten, Transmedia kontakizunak. Komunikazio esperimentuak izeneko ikastaroa antolatu dugu UEUren baitako 41. Udako Ikastaroetarako. Eta bertan, beste hainbat proiektuz gain, Korrika-transmedia elkarlana ere aurkeztu dugu. Lotura honetan, ikastaro osorako sarbidea daukazu eta hauxe, berriz, Korrikaren aurkezpen bideoa:
Thursday, May 30th, 2013
Edorta Arana Ibercom 2013 Nazioarteko Komunikazio Jardunaldian izan da Korrika 18 transmedia elkarlan proiektua aurkezten. Hauxe bertan erabilitako aurkezpena:
Tuesday, April 2nd, 2013
18. Korrikak Euskal Herri osoa zeharkatu du eta bertan, bidelagun izan ditu Multimedia Komunikazioa EHU-EITB unibertsitate masterreko Kliperoak, eguneroko kronika egiteko eta nola ez, Korrikaren egun bakoitzeko istorio bat kontatzeko. 11 egun, 11 istorio kontakizunak hamaika euskara...