2014ko urtarrilaren 13, 14, 22 eta 23an, Social Media Plangintza eta horretara dedikatzen diren Community Managerrei buruzko ikastaro trinkoa antolatu dugu, Leioan.
Sare sozialen bidez komunikazioa nola gauzatzen den eta zeintzuk diren bere osagarri teknikoak, estetikoak eta komunikatiboak landu ditugu, ikuspegi praktiko baten bidez.
Urte berriarekin batera burututako ikastaro honetan NOR ikerketa taldeko hainbat partaidez gain, Multimedia Komunikazioa Masterreko zein Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek hartu dute parte.
Gainera, Transmedia ikerketa-proiektuarekin erlazio zuzena izanik, ikastaroa Donostiako Olatu Talka bezalako egitasmo baten inguruan artikulatu da, egun daukaten social media planaren diagnostikoa eta hobekuntzarako estrategien diseinua landuz, hain zuzen ere.
Tailerrean matrikulatu diren hogei bat lagunek, Eider Jauregi eta Libe Mimenzaren azalpenak jarraitzeaz gain, komunikazio plan baten oinarriak eta bideragarritasuna jorratu dituzte eta horiek Olatu Talkako komunikazio arduradunekin elkarbanatu.
Sareko komunikazioa lantzea erabakitzen duen edozein markak Social Media Plan bat behar du. Eta gaur egun, marka orok -izan produktu edo proiektu- sarean egon beharra dauka ezinbestean.
Bestalde, parte-hartzea oinarri duten proiektuetarako tresna aproposak eskaintzen ditu sareak, bai parte-hartze birtuala sustatzeko baina baita ere, parte-hartze fisiko aktiboa kanalizatzeko. Horregatik, Olatu Talka bezalako proiektu parte-hartzaile bat izan dugunez ikastaroan langai, hasieratik argi geratu da sareko komunikazioak plangintza bat behar duela eta estrategiak diseinatu behar direla gure helburuak lantzeko.
Lau eguneko ikastaroan sareko komunikazioaren egoera aztertu eta Social Media Plan baten garapena landu dugu. Social Media Plan batek izan behar dituen lau ardatz hauen inguruan:
Transbideak egitasmo parte hartzailea izateko jaio da, transmedia plaza bihurtzeko asmoz. Edozein iradokizun, galdera, ekarpen, hausnarketa zein eskaera bideratzeko jar zaitez gurekin harremanetan, e-postaz edota @transbideak kontua erabilita.
Unibertsitatea-gizartea ikerketa proiektua: «Transmedia edukien sorrera, ekoizpena eta erabilera» (US11/16)