Eu | Es | En
Transbideak
  • Mar 8, 2013
  • transbideak
  • Iruzkinak ezgaituta
  • 2098 Views

12 urte ago
ARG

Alternate Reality Game


Askotariko plataformen bidez aurkitua eta jolastua izateko diseinatu den esperientzia narratiboa. Ezaugarrien artean aipatzekoak diren berezitasunak dira, besteak beste, jokoaren bilakaera, puzzleak, arrasto kriptikoak eta audientziaren parte hartze aktiboa -bai jokalari aktibo bezala zein eduki bilakatzaile legez-.


ARG baten ezagurri nagusiak honakoak dira: plataforma digital eta analogikoen erabilera, banaketa zein entrega metodoak (gune propioak online, social media plataformak, gailu mugikorrak, kartelak, USB memoriak, arropa, performace-ak, LARP, UGC…), denbora jakin batean zehar gauzatuko den istorio kriptiko baten diseinua eta pre-scripting-a -askotan puzzleen ebazpen bidez, arrastoak argituz, online zein offline ezkutuan dauden edukiak aurkituz- eta egileak. Egileei Puppet Master deitu ohi zaie eta eurak dira esperientziaren garapena kontrolatzeko ardura daukatenak, denboran zehar, jokalariei erantzunez eta garapenari jarraipena eginez.

Email this to someoneShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedIn