Gainezarpen birtual zein digital bidez gertatzen den errealitatearen areagotzea. Errealitate areagotua esan ohi zaio euskaraz eta mugikorretarako, tabletetarako, ordenagailuetarako diseinaturiko aplikazio edota jokoen bidez darabilgu. Gehienetan eremu zehatz batean erabiltzeko diseinatzen da, beraz, eremu horietan gure begiez jasotzen duguna baino informazio gehiago jasotzeko aukera izango dugu, errealitate areagotua aplikatuta.