Eu | Es | En
Transbideak
  • Mar 8, 2013
  • transbideak
  • Iruzkinak ezgaituta
  • 1877 Views

11 urte ago
CONVERGENCE

Komunikazioaren esparruan Convergence hitzak gure kulturan ikus-entzunezko hedabideen inguruan gertatu diren aldaketa teknologiko, industrial, kultural eta sozialak deskribatzen ditu.


Hitz honen bidez aipatzen diren ezaugarri esanguratsuenak: hainbat plataforma mediatikotan zehar gertatzen den edukien jarioa, hainbat industria mediatikoren arteko kooperazioa, finantziazio mediatikorako bide berrien bilaketa eta audientzia mediatikoen migrazio-portaera -azken horiek edozein lekutara joko dute nahi duten esperientzia horren bila-.


Orokorrean, konbergentzia mediatikoa aipatzen dugunean, hainbat sistema mediatikoren elkarbizitzaz dihardugu non eduki mediatikoak arintasunez eta jario biziz iragaten baitiren bertatik. Konbergentzia komunikabide sistema ezberdinen arteko prozesu baten moduan edo gurutzaketa multzo gisa ulertu behar da, inolaz ez, harreman finko bezala.

Email this to someoneShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedIn