Negozio eredu bat da. Negozio eredu honetan, ezer baino lehen zerbait ematen/eskaintzen da debalde; aurrerago, hasieran emandako horri lotuta dagoen beste zerbait saltzeko. Esaterako, musikari baten KDa oparitzen da, era horretan bere kontzertu bira promozionatu eta sarrera salmenta areagotzeko.