Ikus-entzunezko pieza, bi aldaera izan ditzake:
1- Telebista, zine zein produkzio digitaleko hainbat eszena eta musikaz osatutako muntaia.
2- Zaleak sortutako irudietatik abiatutako muntaia bat, beti ere, harremana izango duena lehenengo aldaeran aipatutako edukiekin. Esaterako, parodiak stop-motion teknika erabilita edota animazioak.
Orokorrean, fan vid bezala kontsidera daitezke baita ere, zaleek sortutako hainbat tipologiatako ikus-entzunezko piezak: mashup, synchro, recaps, false opening, fake trailer…