Geocaching-a geolokalizazioa darabilen altxorraren bila jokoa da.
Gaur egungo teknologiaz baliatzen den altxorraren bila jolasa. Jokalariek geocache edo cache bat aurkitu beharko dute, geocache edo arrasto hori naturan edo leku publiko batean gordeta egongo den eta barruan zerbait izango duen kutxa bat izan ohi da. Geocache horren GPS koordenatuak, geocaching-aren webgunean argitaratzen dira eta jokalariek cache hori aurkitu beharko dute eta aurkitu dutela frogatzeko zerbait egin; erregistro liburuan izena apuntatu, cache batetik bestera objektuak mugitu edota cache horretan jasoko duten hurrengo cachea bilatzeko koordenatuka jarraitu.