Argazki digital bat edo objektu bat webgune batean edo dokumentu batean geotageatzen baldin badugu, hasierako elementu horri identifikazio geografikoa gehitu diogula esan nahi du.
Esaterako, etiketa geografikoa (geo+tag) daukan argazki batek latitude eta longitude zehatza eskainiko digu, eta datu horiez gain, altitudea eta beste parametro batzuk ere izan ditzake. Honen bidez, irudia edota objektua zehatz-mehatz kokatuko dugu mapa batean.
Webgune askok argazkiak etiketa geografikoekin partekatzea ahalbidetzen dute, hau da, geotagging-a darabilte; eta egun, argazki kamera batzuek ere aukera hori eskaintzen dute.