Teknologia mediatiko berri baten gaitasuna (edo medio horren baitan sortzen diren testuena), hain zuzen ere, erabiltzaileen erreakzioari erantzuteko gaitasuna.
Interaktibitatearen baldintza edo muga teknologikoek -horiek aurretiaz egituratuak izan ohi dira diseinu garaian- determinatzaile sozial eta kulturalekin topo egiten dute -alderdi parte-hartzaile eta ireki hau erabiltzaileen aukerek soilik mugatzen baitute-.