Narrazio edukiarekin elkar eragiteko modu bat da narrazio parte-hartzailea. Bertan, publikoak elkar eragin eta narrazioaren garapenean parte hartzeko aukerak ditu. Hots, publikoak, inplikazio maila anitzetan, pertsonai zein narratzaileekin hartu emateko, sortzeko eta eduki ofiziala zein propioa elkarbanatzeko aukerak dauzka. Narrazio parte-hartzaileak konpromezu maila sakona eta zaleen elkar eragina galdegiten ditu. Parte-hartze modalitate hau, kultura parte-hartzaile aktibo eta militantearen gorakadaren ondorio da.