Joko sakon bat mundu fisikoan gertatzen da, errealean. Eta horretarako, jokalarien ohiko bizitzetan txertatzen da. Jokoaren eta mundu errealaren arteko bereizketak albo batera utzi eta biak uztartzen ditu; jokoak eskura dituen plataforma guztiak erabiliz: hasi antzerkitik eta kode digitaleraino. Eta jokoa kalean jokatzen da, denbora errealean, pertsona errealekin. Askotariko baliabidez sortutako akzio joko erreal eta fisiko bat da.