Storyworld, euskarara kontakizunaren unibertsoa bezala ekarria, arauak dira, kontakizunaren unibertsoa osatzen duten arauak. Arau horien arabera jardungo baitute kontakizunaren unibertsoko osagaiek -pertsonaiek zein gertaerek-. Horrek, istorioaren mapeo bat galdegiten du, istorioaren arkitekturaren osaketa zehatz bat, eta horretarako sortzen da storyworlda definituko duen storybible-a, “kontakizunaren biblia”.