Arte eta diseinuaren esparruan, interakziodun produktu edo esperientzia baterako ideai komunikatzen erabili ohi da user scenario kontzeptua, erabiltzaileak aurkituko duen interakzio eszena litzateke. Diseinatzaileek fikziozko istorio labur bat kontatu ohi dute erabiltzaileak biziko duen interakzio esperientzia deskribatuz. Istorio sinple eta logikoen bidez azaltzen da konplexua den interakzioaren prozedura, beti ere, erabiltzailearen nabigazio esperientzia aintzat hartuz.