Web 2.0 World Wide Web-aren bigarren belaunaldia deskribatzeko erabiltzen den hitza da. 2.0 bereizgarriaren azalpena ezaugarri zehatz batean dago: erabiltzaileen gaitasuna elkarlanean eta informazioa elkarbanatuz online jarduteko.
Beraz, web 2.0 esatean HTML estatikoan egindako webguneetatik dinamikoagoak diren webguneetara emandako aldaketaz dihardugu. Aldaketa horren ondorioz, Sarea erakusleiho huts izatetik topagune izatera pasa da eta erabiltzaileak bihurtu dira protagonista.