Eu | Es | En
Transbideak

transmedia

Friday, February 8th, 2013

Deskarga ezazu Korrika 18ren app-a!

Korrika 18k hainbat berrikuntza izango ditu eta horien artean dator Korrikaren mugikorretarako aplikazioa. Aplikazio honetan Korrika Kulturalaren agenda, Korrika non dagoen jakiteko pantaila, errealitate areagotauaren jokoa eta aplikazioan bertan eskuragarri dagoen Korrika 18ren ibilbidea egongo dira eskuragarri, besteak beste. Google Play (Android) eta App Storetik (Apple) deskargatu daiteke, doan!

Wednesday, February 6th, 2013

Korrika-transmedia prentsaurrekoa

Gaur Korrika transmedia elkarlanaren aurkezpena egin dute EHU, ETB, Hamaika telebista, Tabakalera, Akting eta Korrika-AEK-k. Elkarlanaren berri emateaz gain, Korrika 18ren ibilbidea, sakelako telefonoetarako aplikazioa, Korrikaklip lehiaketa, EHUko eta Multimedia masterreko ikasleen lanak eta Korrika egunetarako Hamaika...

Thursday, December 6th, 2012

Tranxmedia talka kabi@n

Urrian EiTBko Multibox aretoan (EHUk, Tabakalerak eta EITBk antolatutako sesioan) atera ziren ondorio eta ideietan oinarrituz Korrika transmedia proiektu bezala ulertu eta egingarriak diren zenbait ideia gauzatzen hasteko tailerrak egin ditugu gaur goizean Durangoko Kabi@-ren egitarauaren baita....

Friday, November 9th, 2012

Tranxmedia jardunaldia eta Korrika eskutik

Aldarrikapena, gogoa, ilusioa, partehartzea, hizkuntza, herria, batasuna eta elkarlana dira hitz bakarrarekin osatutako definizioak. Talde dinamika berean, kolore bat balitz zein litzatekeen galdetuta hona proposamenak: gorria eta berdea nagusi. Nor ikusi nahiko zenuke bertan itaundu eta erantzunak...

Page 8 of 10 1 3 4 5 6 7 8 9 10