Eu | Es | En
Transbideak

Urrian EiTBko Multibox aretoan (EHUk, Tabakalerak eta EITBk antolatutako sesioan) atera ziren ondorio eta ideietan oinarrituz Korrika transmedia proiektu bezala ulertu eta egingarriak diren zenbait ideia gauzatzen hasteko tailerrak egin ditugu gaur goizean Durangoko Kabi@-ren egitarauaren baita.

Proiektu horietan dihardutenak eta nahi duen guztiak transmedia proiektu batean murgiltzeko edota laguntzeko aukera izan du. Horretarako arlo ezberdinetako jendea bildu gara bertan, ikus-entzunezkoaren inguruko jendea; idazle, abeslari eta sortzaileak; garatzaile eta teknikoak; kazetariak eta komunitate kudeatzaileak… Denon artean Korrika gai bezala hartuta zenbait ideiei garapena emateko asmoz. Hauxe gaurko talkaren nondik norakoa:

Egitaraua
12:30 Korrikaren aurkezpena eta urriko tailerraren emaitzen aurkezpena.
13:00 Korrikaren izaera transmedia landu dezakeen lan marko bat definitu.
13:30 Orain arte egindako lanen eta beharren detekzioa.
14:00 Atsedena.
15:00 Taldeetan behar ezberdinetan (tekniko, komunikatibo, ikus-entzunezko…) laguntza emateko talka sesioa.
17:00 Aurreratutako lanen aurkezpena.

Email this to someoneShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedIn

Comments are closed.