11 egun, 11 istorio proiektuak euskara ikasleeen bizipenak hurbilduko dizkigu. Korrikaren egun bakoitzari, ikasle baten hitza jarriko dio eta euren istorioak bideoz zein Twitter bidez jarraitzeko aukera izango da.
Aurtengo omendua euskara ikaslea denez, euskara ikasle horiek izango dira protagonistak. Zergatik erabakitzen du norberak euskara ikasi beharra daukala? Nolakoa da ikasketa prozesua? Berdina al da Ginea Bissaukoa, Uruguaykoa, Donapaulekoa, Oreretakoa edo Igorrekoa izanda? Zeintzuk dira euskarak sortzen dituen emozioak?
Istorio pertsonal horiek ezagutzeko bi bide izango ditugu: egunero gaueko 23:00etatik aurrera ETB3n emitituko den saioan bideoz edota eitb-com-en, bideoz eta Twitter sare sozialeko kontakizun paraleloaren bidez. Bideak osagarriak dira eta era berean independenteak. Beraz, zurea da aukera! Twitter bidez kontakizuna jarraitzeko traola #KorrikaTxioka