Eu | Es | En
Transbideak

Lan asko eta gero heldu da gozatzeko unea, gaur arratsaldeko 16:30ean abiatuko da 18. Korrika Andoiango Martin Ugalde Kultur Parketik. Eta bertan izango dira, Multimedia Komunikazioa EHU-EITB unibertsitate masterreko ikasleak furgonetan igo eta datozen 11 egunak emozioz bizitzeko prest.

Gure animo mezua jaso dezatela hemendik laurek eta nahiz eta elurra mara-mara bota, hotza hezurretaraino sartu eta euripean kuleroak ere busti, bidean gozatu ederra hartuko dutelako ziurtasuna daukagu. Aupa zuek!

Eta nola ez, 18. Korrika antolatzen aritu den lan talde osoa baita. Gure animo mezu beroa eta esker ona AEKko kide guztientzat, aupa zuek! Beste behin ere, Euskal Herria euskararen alde zeharkatuko duen lasterketa erraldoia izango da. Gau eta egun, kilometroak jendez gainezka egongo dira eta geratzen ez den ilusio uholdea ikaragarria izango da.

Andoainera hurbiltzerik ez daukazuenok streaming bidez jarrai dezakezue hasiera jaia.

Eman euskara elkarri, gora Korrika!!!

Email this to someoneShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedIn

Comments are closed.