Eu | Es | En
Transbideak

Transmedia jardunaldiaren baitan Korrika izango dugu hizpide: zeintzuk dira euskararen aldeko lasterketaren transmedia garapen posibleak? Galdera hori gogoan hartuta ekingo diogu ideia zaparradari eta bertatik, Korrikaren inguruko 360ºtako istorioak jasotzea izango dugu helburu.

Nola antolatu horrelako talde dinamika bat? Hainbat itzulinguru eta gero, sei dinamizatzailerekin, sei taldetako eztabaida txikitara mugatu dugu formatua. Ane Muñoz, Maialen Lujanbio, Maite Goñi, Gorka Julio, Iban Arantzabal eta Joxe Rojas izango dira moderatzaile eta bakoitza beretik abiatuta hiru ordutan ondorengoa landuko dute:

Zer du Korrikak transmediatik? Nola gara daiteke Korrika transmediaren bidean?

Tailerra Korrikaren ildo komunikatiboen berri jasoz hasiko dugu eta behin esku artean izango dugun gaiaren osagaiak plazaratuta, 8 pertsona inguruko taldeetan batuko gara eta talde dinamizatzaileek gidatuta, Korrikaren inguruko ideia zaparrada abiatuko dugu.

Ideia zaparradaren teknika aplikatu dugu talde eztabaida/dinamika hauek garatzeko. Hauxe datorren urriaren 30ean burutuko dugun ideia zaparradarako diseinatu dugun gidoia:

Email this to someoneShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedIn

Comments are closed.