Korrika-transmedia elkarlanaren baitan Lekukoaren bila ginkana abiatu dugu 18. Korrika honetan. Gamifikazioa lantzeko asmoz, Euskal Herri osoan zehar jokatu den ginkana erraldoia da Lekukoaren bila. Ingurune ez ludikoetan joko mekanismoak aplikatzeari deitzen zaio gamifikazioa, hots, jokoaren ezaugarriak gure testuingurura, aplikaziora edota ekimenera pasatzea. Kasu honetan, Korrika kulturalaren baitan txertatu dugu proposamen berria.
Ingurune ez ludikoetan joko mekanismoak aplikatzeari deitzen zaio gamifikazioa, hots, jokoaren ezaugarriak gure testuingurura, aplikaziora edota ekimenera pasatzea. Kasu honetan, Korrika kulturalaren baitan txertatu dugu Lekukoaren bila ginkana.
Herriz herri eta eskualdez eskualdez hainbat kanporaketa egin dira, eta dagoeneko badago herrialde bakoitzeko talde ordezkaria. Baionan elkartuko dira, Korrikaren amaiera jaian, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko ordezkariak.
Finala prest daukagu, gaur bertan diseinatu dugu eta sobre itxitan dago martxoaren 24rarte zain. Aurreratu ditzakegunak: QRak izango dira han hemen, lehiakideak mapa eta iparorratza erabilita mugitu beharko dira Baiona Ttipian zehar eta azken proban duten onena eman beharko dute.
Ez da gutxi… Talde irabazleak bidaia zoragarria irabaziko du, beraz, zorte on parte hartzaile guztiei eta onena opa dizuegu. Baionan izango gara!