Eu | Es | En
Transbideak

Streaming bidez zuzeneko emisioak egiteko tresna ugari dauzkagu eskura. Baina, gaur, Google izango dugu aztergai; hain zuzen ere, bere Google+ sarearen baitako Hangouts aukera. Horixe baita, bihar, UEUren Eibarko egoitzan abiatuko dugun Transmedia kontakizunak. Komunikazio esperimentuak ikastaroa emititzeko probatu eta erabiliko dugun tresna.

Google+en Hangouts zerbitzuak bi aukera eskaintzen ditu:

1- Taldekako bideo-deiak: Aukera honen bidez, gure kontaktuen arteko bideo-deiak egin ditzakegu eta baita aldi berean informazio osagarria elkarbanatu pantailan (testua, aurkezpena, irudia, bideoa…). Deia abiarazten duena izango da errealizadorea eta, gehienez ere, 10 parte-hartzaile elkartu daitezke dei batean.

2- Hangouts On Air: Zure Youtube kontuan zuzeneko emisioa egiteko modua, hauxe da streaming bidez emititzeko aukera. Emisio hori izan daiteke taldekako bideo-dei batena edota zurea propioa; bai webcam-a erabilita, eta baita, kanpoko seinaledun kamera konektatuta ere.

hangouts-on-air

Zuzeneko emisioa zure ordenagailuaren bideo seinalea erabilita egin daiteke edo kanpoko bideo seinale bat konektatuta. Kanpoko bideo-kamera bat konektatzea nahi badugu kontuan izan beharko dugu Google+ Hangouts-ek firewire, HDMI edo USB bidez konektatutako kamera batzuk baino ez dituela onartzen. Guztiak ez dira bateragarriak, proba ezazu zure kamera ea balio duen. Google Talk zerbitzuarekin bateragarria bada ez duzu arazorik izango.

Nola egin zuzeneko emisioa Google+ Hangouts bidez urratsez urrats

  1. Google kontuan izena emango dugu gure erabiltzaile eta pasahitzarekin.
  2. Gure Google+ kontuan klikatuko dugu. Irudian ikus dezakezuen moduan, gure kasuan +Ehu da. Orriaren goialdeko menuan aurkituko duzue barra beltza.google+-hangouts-kontua
  3. Behin gure Google+ kontuan gaudela “Orri Nagusia” dioen aukeraren gainean jarriko gara eta menu berri bat agertuko da goitik-behera. Menu horretan “Hangouts zuzenean” aukeratuko dugu. Captura de pantalla 2014-01-07 a la(s) 18.22.48
  4. Pantaila berri bat irekiko zaigu, bertan, unean zuzenean emititzen ari diren hainbat bideo aukera ikusiko ditugu. Guk, gurea martxan jartzeko, eskumako goialdean ageri den “Hasi zuzeneko elkarrizketa” botoi urdina erabiliko dugu.hangouts-nola-hasi
  5. Une honetan, gure zuzeneko emisioa konfiguratzeko pop-up leiho bat irekiko zaigu. Bertan, izen bat jarriko diogu emankizunari (Esaterako, Proba) eta gure kontaktuak gonbidatuko ditugu emankizunera (hainbat bideo seinale nahi baldin baditugu) edo ez (gure bideo seinalea soilik erabiliko baldin badugu). Gure kontaktuak gonbidatzen baldin baditugu, kontaktu horiek ere egile izango dira; hots, gonbidatutako jendeak ere parte hartuko du zuzenekoan. Baina, zuzenekoan gu soilik agertuko baldin bagara, hau da, gure ordenagailuko edo gure bideo-kamerako seinalea soilik erabili nahi baldin badugu, orduan ez dugu gonbidapenik egin beharko. Gonbidapenak ez dira zuzenekoa ikustera gonbidatzeko. Gonbidapenak zuzenekoan parte hartzeko dira. Eta noski, kontakturen bat gonbidatu ahal izateko, aurrez gure Google+ kontuko kontaktua izan beharko da eta gure zirkuluetako batean egon. Guk kanpoko bideo-kamera bat erabiliko dugu hitzaldi bat zuzenean emititzeko, beraz, ez dugu inor gonbidatuko. Behin eskatutako informazioa betetakoan, zuzenekoa partekatu eta hasi. Captura de pantalla 2014-01-07 a la(s) 18.31.00
  6. Pantaila berri bat irekiko zaigu. Hauxe da gure zuzeneko Hangouts-aren pantaila. Hangouts On Air eta taldekako bideo-deiak egiteko pantailak antzerakoak dira, baina zuzenekoak hiru bereizgarri ditu:
    1. Gure Google+ Hangouts-ak zenbat ikusle dituen ikus dezakegu
    2. “Estekak” dioen aukera bat daukagu : Bertan zuzenekoaren URLa emango zaigu, berau sarean partekatzeko, edota bestela, kode bat emango zaigu eta horrela, zuzenekoa gure webgunean jartzeko aukera izango dugu.
    3. Zuzenekoa hasteko “Hasi igorpena” dioen botoi gorria : Behin klikatuta atzera kontaketa bat dauka eta gero zuzenekoa aktibatzen da.

    Captura de pantalla 2014-01-07 a la(s) 18.38.44

  7. Zuzeneko pantailaren goialdeko aukeren bidez gure zuzenekoaren ezaugarriak aldatzeko aukera daukagu. Pertsonak gonbidatu ditzakegu, soinu zein bideo seinaleak konfiguratu, emisiorako daukagun Internet estaldura ikusita zein kalitatetan emitituko dugun aukeratu, bestelako ezarpenak aldatu edota zuzenekoa amaitu. Captura de pantalla 2014-01-07 a la(s) 18.43.00
  8. Eta azkenik, ezker aldean ageri den menuan zuzenekoa doitzeko aukerak dauzkagu. Google Hangouts tresnak gure emisioak osatzeko hamaika aukera eskaintzen dizkigu: ordenagailuan dugun dokumentu bat parteka dezakegu zuzeneko emisio pantailan, gure ordenagailuko mahaigainean gertatzen ari dena emiti dezakegu, irudiak gehitu, grafikoak, testua, gure ikus-entzuleekin txat leiho bat ireki… Proba ezazu zuk zeuk!

Horrelako tresnek gure ekimenak zuzenean emititzeko aitzakia gabe uzten gaituzte, behar dugun ekipamendua sinplea da: ordenagailua eta Internet konexioa. Noski, zuzenekoaren kalitatea Internet abiaduraren eta kameraren kalitatearen araberakoa izango da beti.

OHARRA: Pausoz pauso osatutako azalpen honek, Google enpresak egindako eguneraketen araberako aldaketak izan ditzake gerora, baina funtsean, ziurrenik antzekoa izango da zuzenekoak aktibatzeko burutu beharreko prozedura.

Email this to someoneShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedIn