Emozioz beteriko azken kilometro jendetsua izan da aurtengoa ere eta hunkigarria oraingoan ere lekukoa ireki eta barnean hamaika egunetan zehar eroan duen mezua irakurri eta entzutea. Hartu eta eman.
Emozioa Amets Arzallusena eta are emozio handiagoa bertan isil-isilik adi bildutako milaka euskaltzaleona.
Herri bat erditu nahi badugu, inork erditzekotan, ama hizkuntzaz erdituko gara. Zorionak Euskal Herria, gora Korrika!!!